4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 1008/2011 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxu-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
7/2013 epaia.
Agoitzen, bi mila eta hamahiruko urtarrilaren hogeita zazpian.
Epaitza:
Carlos Alberto Mejía Torres kondenatzea, mehatxu-falta batengatik, 20 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat izan denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du, Kode Penalaren 53. artikuluak xedatzen duenez.
Juan Carlos Castillo Fernández kondenatzea prozedura honetan eragindako kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie alderdiei Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248.4 artikuluan ezarritako moduan, eta adierazi epai hau ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa jar daitekeela haren kontra.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Gorbacho Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile naizen honek. Fede ematen dut.
Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Agoitzen, 2013ko urtarrilaren 22an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.
Eta Carlos Alberto Mejía Torresi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2013ko urtarrilaren 22an.-Idazkari judiziala, María Teresa Boveda González.
Iragarkiaren kodea: J1301046