2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Ediktua.
Bazkalekuetako larreen aprobetxamendua berriz esleitzea
Tafallako (Nafarroa) Udaleko jarduneko alkate Francisco M.ª Irizar Jáureguik.
Aditzera ematen du: Tafallako herrilurretako belarren eta uren esleipen epea bukatu delarik.
Bidezko da Tafallako udal mugapeko bazkatokietako larreen aprobetxamendua berriz esleitzea, zortzi urterako; beraz, Tafallako Udalaren herrilarreetako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.
Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan".
Tafallan, 2013ko otsailaren 8an.-Jarduneko alkatea, Francisco M.ª Irizar Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: L1302080