2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten tasen arauketa. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2013ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
Kontuan harturik 2013ko ekitaldirako tasa fiskalen tasa eta tarifak mantendu beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.
Kontuan harturik proposatzen diren aldaketak direla sortu diren kasuistika berrietara egokitu eta testuez egin daitezkeen interpretazioak hobetu beharraren ondoriozkoak.
Kontuan harturik Kontuen Batzordearen 2013ko urtarrilaren 22ko irizpena eta Kontu Hartzailetzaren aldez aurreko txostenak.
ERABAKI DA:
Lehena.-Ondoko zerrendan ematen diren tasen ordainarazpena arautzen duten 2013rako tarifen eranskinak onestea, espedientean agertzen diren testu bateginekin geldituko baitira:
-12. ordenantza fiskala: Kirol instalazioak eta eskolako lokal eta instalazioak erabiltzea.
-18. ordenantza fiskala: Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.
-19. ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.
Bigarrena.-Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.
Hirugarrena.-Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Laugarrena.-Erregelamenduzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako ordenantza fiskaletako eta beren tarifen eranskinetako aldaketa horiek 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, atzera eraginez, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan."
Tafallan, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1302078