34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da 2013ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen, administrazio-kontratudunen
eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

Funtzionarioa

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %32,99.

Administraria

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %30,72.

Lan-kontratudunak

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %8,36.

Lanaldi partzialekoak

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi osoa.

-Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi partziala.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Izen-deiturak: Martinez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Gradua: 5. Administrazio egoera: jardunean.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Fuertes Martínez, Miguel Angel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean. (bitartekoa, administrazio-kontratua). Gradua: 4. Udalak aitortutako antzinatasuna: 2012/12/31: 20 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrendak

Izen-deiturak: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Gradua: 4arekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-deiturak: Belén Ortega González. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Gradua: 2arekin parekatua. Egoera administratiboa: jardunean (bitartekoa).

Izen-deiturak: María Teresa García Garraza. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Gradua: 2arekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean (bitartekoa; lanaldi partziala, lanaldiaren %57).

Iragarkiaren kodea: L1302121