2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, Irati Erreka karrikako 3an igogailuak
paratuz oztopo arkitektonikoak aldatzeko. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2013ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 07-FEB-13 (5/CU).
"Patiorako lerrokadurak aldatuta, Iruñeko Irati Erreka karrikako 3an igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB, 2012-11-20) 2012ko abenduaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik eta jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabaki da:
1. Behin betiko onestea Irati Erreka karrikako 3an patiora jotzen duten lerrokadurak aldatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, Jesús González Lizasoainek Irati Erreka karrikako 3ko jabeen elkartearen izenean tramitatzeko aurkeztua.
2. Igor bedi erabaki hau Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1302086