34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo "El Mirador - Ikustegi Hiritartegia" gizarte etxeko onarpenaren araudia, erabiltzaileen araudia eta barne araubidearen erregelamendua eguneratzea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo "El Mirador - Ikustegi Hiritartegia" gizarte etxeko onarpenaren araudia, erabiltzaileen araudia eta barne araubidearen erregelamendua eguneratzea.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Noain Elortzibarren, 2013ko otsailaren 13an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1302072