34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea

Andosillako Udalak, 2013ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea jabari eta erabilera publikoak dituen ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoaren aldaketa: 11,20 m²-ko lurra, sistema orokorreko berdegune, ondareko ondasunaren kalifikazioa hartuko baitu, 2. poligonoko 217. lurzatitik banatu beharreko 11,20 m²-ko lurrarekin trukatzeko; Virginia Hermoso de Mendoza Marín da horren jabea. Xedea da berdegune horren ertzeko bidea hobetzea Porvenir karrikako eta udal baskulara ailegatzeko sarbideko gurutzagunean.

Lur horren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta lur trukea egiteko espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, horretarako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita, eta argitalpen horrek trukerako eskaintza publikorako iragarki gisa hartuko da; bertara agertzen ahal dira halako ondasunen titularrak, baldin eta haien ondasunak lortu nahi den helbururako egokiak badira.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12 eta 130. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Andosillan, 2013ko otsailaren 1ean.-Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1302069