2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa 20. ordenantzaren eranskinean, Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen baititu.
Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 20. ordenantzaren eranskinean, Ezkontza zibilak egiteko lokalak erabiltzeko tasak arautzen baititu.
Erabaki hori 2012ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.
Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:
Tarifak
-Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetan egiteagatik: 97,04 euro.
-Ezkontza lanegunetan eta bulego orduetatik kanpo egiteagatik: 109,00 euro.
-Ezkontza jaiegunetan egiteagatik: 119,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2013ko otsailaren 7an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.
Iragarkiaren kodea: L1302071