2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Akats zuzenketa. Etxebizitzak zaharberritzeko ordenantza
Azaroaren 14an, 2012ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Lekunberriko etxebizitzak zaharberritzeko ordenantzan aldaketa egiteko espedientearen iragarkia.
Hartan, ondotik ematen diren akatsak atzeman dira. Haien zuzenketa argitara ematen da.
Lekunberrin, 2013ko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO ORDENANTZA
2. artikulua honela geldituko da idatzirik:
Ordenantzaren xedea honako hauek izanen dira:
2.1.-Lekunberriko udal mugapearen barrenean dauden higiezinak zaharberritzeko egiten diren lanak, eraikin horiek 50 urte baino gehiago badituzte.
2.1.-Alokairuko etxebizitzak eraikitzea, edo erosteko aukera duen alokairua.
2.2.-Eraberritze lanak, hobekuntzak ekartzen dituztenak irisgarritasunean.
3. artikulua honela geldituko da idatzirik:
Jabe guztiak izan daitezke aurreko artikuluan deskribatu diren laguntzen onuradunak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Lekunberriko Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.
b) Udaletxean aurkeztea dagokion lanetarako proiektu teknikoa.
c) Eskabidea betetzea.
d) Biztanleen Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez 3 urteko antzinatasunez.
4. artikulua honela geldituko da idatzirik:
4.1.-Laguntza moduan EIOZaren %20 ez da ordaindu beharko, eraikinen kanpoaldean (estalkiak eta fatxadak) eta barnealdean egiten diren jarduketetan, betiere dagoenaren zaharberritzea bada, hau da, egungo etxebizitza kopurua handitzen ez bada.
4.2.-Alokairuko etxebizitzetarako edo babes ofizialeko etxebizitza (araubide orokorra) erosteko aukera duten alokairuetarako, laguntzak honako bi mota hauetakoak izanen dira:
4.2.1.-1.600 euro bitarteko laguntza etxebizitzako, alokairuko etxebizitzen edo erosteko aukera duten alokairuko etxebizitzen ekipamendurako eta bertako sukaldeak altzariz hornitzeko.
5. artikulua honela geldituko da idatzirik:
Laguntzen onuradun izateko eskabidea aurkeztuko da Herriko Etxean, eta harekin batean zinpeko aitorpena, 3. artikuluan aipatu diren baldintzak beteko direla.
Orobat, azken urteko errenta aitorpenaren kopia gehitu beharko du.
Laguntza hauek eskuratzeko aukera dute beren gehieneko diru-sarrerak OAEAP halako 3,5 baino gehiago ez dituztenek.
Sukaldeko ekipamendurako laguntza jasotzeko, faktura eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.
7. artikulua honela geldituko da idatzirik:
4.2 artikuluan jasotako laguntzak urteko aurrekontuen aurreikuspenen mendean egonen dira.
Iragarkiaren kodea: L1301706