2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Deialdia, bizilagun langabetuei hiru mikrokreditu emateko, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen
Galar Zendeako Udalak, 2013ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, deialdiaren baldintzak onetsi zituen bizilagun langabetuei hiru mikrokreditu emateko, Nafarroako Foru Komunitatean autonomo edo norberaren konturako langile moduan ari daitezen.
Deialdiaren xedea: aipatu dena.
Esleipen modua: eskaeraren hurrenkeraren arabera, aurrekontuko kontu-saila agortu arte.
Eskatzeko epea: 2013ko abenduaren 31 arte.
Mikrokreditu bakoitzaren zenbatekoa: 12.000 euro.
Eskaeren aurkezpena: Galar Zendeako Udaleko Erregistro orokorrean (Udaletxe plaza,1 Getze Galarren).
Argibideak eta baldintzak: Udalaren bulegoetan, Getze Galarren baitaude (Udaletxe plaza, 1) eta Udalaren web orrian (http://www.cendeadegalar.es/es/ayuntamiento/actualidad/).
Getze Galarren, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1302107