2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
EMOT-2ren onespena
Esteribarko Udalak, 2013ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, zinegotzi guztiak bat etorrita onetsi zuen "EMOT-2" izeneko dokumentua ("Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua"), Esteribarko Udal Plana prestatu duen lan taldeak egina.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Esteribarko "EMOT-2" izeneko dokumentua gizarte partaidetza prozesu batean sartuko da, hilabetez, herritarrek iradokizunak egin ditzaten haren gainean.
"EMOT-2" izeneko dokumentua herritarren eskura gelditu da, Esteribar Udaleko Erregistroan, Zubiriko Orreaga etorbideko 13an.
Esteribarren, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1302096