2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Lehen alkateordearen izendapena
Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2013ko urtarrilaren 31n. Hona hemen haren testu osoa:
"25/2013 Ebazpena, urtarrilaren 31koa, Caparrosoko Udaleko alkate udalburuak emana, José Antonio Aguirre Menaut Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde eta Fermín Arana Monente Caparrosoko Udaleko bigarren alkateorde izendatzen dituena.
M.ª José Lasterra Echeverría, Caparrosoko Udaleko alkate udalburua naizen honek,
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikulua, zeinaren bidez ezartzen baita alkateak libreki izendatu eta kargugabetuko dituela alkateordeak, betiere Gobernu Batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean, eta izendapenak nahiz kargugabetzeak alkatearen ebazpenaren bidez eginen direla, ondotik Udalbatzari horren berri emanda egiten duen osoko bilkuran, eta orobat ezartzen baita, batetik izendatuei banan-banan jakinaraziko zaiela eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen argitara, eraginkorra izanen bada ere ebazpen hau alkateak sinatu eta biharamunetik aitzina, bertan bertzerik xedatzen ez denean, eta bertzetik, alkateordearen kargua gal daitekeela, kargugabetzea gertatzen ez den kasuetan, karguari idatziz uko espresua egiten bazaio edota Gobernu Batzordeko kide izaera galtzeagatik.
Ikusirik 2011ko uztailaren 1ean Udalak eginiko osoko bilkura berezian, eta Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionarmenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeinaren bidez ezartzen baita Udalaren eraketa bilkura egin eta ondoko hogeita hamar eguneko epean alkateak behar adina bilkura berezirako dei eginen duela ondoko puntu hauek ebazteko: (...) d) Alkatearen ebazpenak jakinaraztea alkateordeen izendapenei buruz...., alkateak ezagutzera eman zuen ekainaren 21eko 107/2011 Ebazpena, haren bidez Juan José Resano Porras izendatu baitzen Caparrosoko lehen alkateorde, José Antonio Aguirre Menaut bigarren alkateorde eta Fermín Arana Monente hirugarren alkateorde.
Ikusirik Juan José Resano Porrasek 2013ko urtarrilaren 23an lehen alkateorde izateari egin dion uko espresa (130/2013 sarrera zenbakia).
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 41.3 eta 46. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
EBATZI DUT:
Lehena.-José Antonio Aguirre Menaut izendatzea Caparrosoko Udaleko lehen alkateorde eta Fermín Arana Monente, berriz, Caparrosoko Udaleko bigarren alkateorde.
Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran."
Caparroson, 2013ko otsailaren 1ean.-Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1301673