2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Grupo Tuardn, S.L. Jarduera: ibilgailuak, haien baliagarritasuna bukatutakoan, tratatu eta kutsadura kentzeko zentro baimendua. Tokia: Gipuzkoako errepidea, 11; Elkarten.
Berriobeitin, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1302085