2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa puntuala Berriobeitiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, EOOaren 37. artikuluari eta HAOaren
7. artikuluari dagokienez
Berriobeitiko Udalak, 2013ko otsailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, EOOaren 37. artikuluari eta HAOaren 7. artikuluari dagokienez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2013ko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1302039