33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2013ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlanaren proiektua, lerrokadurak aldatzeko, gero garaje atxikia eraikitzeko, Agoizko Irigai urbanizazioan, 7. zenbakian behean (udal katastroko 1. poligonoko 238. lurzatia), Pedro Ventura Aristuk aurkeztua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2013ko otsailaren 7an.-Alkatea, Unai Lako Goñi.

XEHETASUN AZTERLANA, AGOIZKO 1. POLIGONOKO 238. LURZATIAN

(...)

2.-Xedea.

Xehetasun azterlan honen bidez lerrokadurak ezarri nahi dira, eraikin nagusiari atxikitako lokal bat eraikitzeko. Lerrokadurak aldatzen dira etxebizitzan garaje bat egin ahal izateko, gaur egun ez baitago. Ez da aldatzen planeko egiturazko determinazioetako bat ere (eraikigarritasuna, azalera pribatuak...), determinazioen forma disposizioa eta tokia izan ezik.

4. Aldatutako araudia.

Ez da aldatzen determinazio bat ere erabilera bereizgarri edo nagusian, honako hauei dagokienez: eraikitako metro karratuak, eredu-aprobetxamenduak, eraikuntzako ordenantzak, oinplanoko okupazioa. Lagapen azalerek betetzen dituzte 35/2002 Foru Legeak ezarritako estandarrak.

Iragarkiaren kodea: L1301952