33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa puntuala (aldaketa xehakatua) Andosillako Udal Planeko lurzoru urbanizaezinari buruzko araudi orokorrean. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2013ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Andosillako Udal Planeko Hirigintzako Arauetako 77. artikuluan, lurzoru urbanizaezineko eraikinei buruzkoa baita.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko onespen hau, eta onetsitako aldaketaren gaineko dokumentuaren ale bat Sustapen Departamentura igorriko da, behar bezala eginbidetuta.

Andosillan, 2013ko otsailaren 11n.-Jarduneko alkate udalburua, Manuel Resano Ezquerro.

ERANSKINA

77. artikulua. Hirigintzako Arauak.

d) Abeltzaintza intentsiboko eraikinak eta abeletxeak.

3.-Baimentzeko eta/edo legeztatzeko eskaerarekin batera, honako determinazio hauek betetzen direla frogatuko duen dokumentazioa aurkeztuko da:

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 2000 m².

-Lurzatiaren gehieneko okupazioa: lurzatiaren gehieneko okupazioa: %50, eta gehienez ere 2.500 m² eraikiak.

-Gehieneko garaiera, erlaitzeraino: 5 m (6 m hegaztitegietan, bi solairu baditu).

-Gehieneko garaiera gailurrera: 7 m.

Baldintza bolumetrikoak izanen dira abeltzaintza jardueraren premien eta inguruak orografia eta paisaiaren aldetik dituen baldintzen araberakoak.

Iragarkiaren kodea: L1302104