33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1062/2011 prozedura arrunta

María Elena Rubiales Arroyok eta Constantino Rodríguez Cortesek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan Jorge Alexandre Dos Santos Pereiraren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 1062/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2012ko uztailaren 19an:

Auto hauetan emandako epaia irmoa dela deklaratzen da. Ebazpen hau irmo izan ondoren, artxiba bitez jarduketa hauek.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Jorge Dos Santos Pereirari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301787