33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1137/2011 prozedura arrunta

Antonio Pereira Rodríguezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Serimpe, S.A.ren, Punto Reforma, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 1137/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia.-Zuzendu beharra zela auto hauetan emandako 2012ko abenduaren 10eko epaiko epaitzan atzemandako akatsa. Honela gelditu behar du, lehenbiziko lerroaldeari dagokionez:

"Baiesten dut Antonio Alberto Pereira Rodriguezek Serimpe, S.A.ren eta Punto Reforma, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 3.763,97 euro solidarioki ordaintzera, gehi zenbateko horren %10 urtean, berandutza-interes gisa".

Epai hartan ezarritako gainerako erabakiak, zuzenketa honek ukitzen ez dituenak, bere horretan geldituko dira.

Espresuki adierazten da auto honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 215. artikuluarekin bat.

Hala agindu eta sinatu du Maite Alejandro Aranzamendi andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Serimpe, S.A.ri eta Punto Reforma, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 30ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301471