33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 204/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Luciano Cabral Losadak eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Construcciones y Sistemas Integrales Orbea Demos, S.L.ren aurka bideratu den 204/2012 prozesuaren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko otsailaren 20ko 12:15ean 103. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein partez.

Eta Construcciones y Sistemas Integrales Orbea Demos, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301928