33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 968/2012 prozedura

Eduardo Aguinaga Delgadok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 968/2012 prozeduran (Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Eduardo Aguinaga Delgado jaunak, bidegabeko kaleratzea dela-eta, Vallain Mantenimiento y Servicios, S.L.L., enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut bidegabea izan zela demandatzailearen kaleratzea, 2012ko uztailaren 5etik aurrerako ondorioekin egindakoa, eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, hari 12.123,80 euroko kalte-ordaina ordaintzera (oker edo hutsik ezean).

Enpresak demandatzailea berriro hartzea erabakitzen badu, enpresa kondenatzen dut hari ordaintzera 2012ko uztailaren 5etik aurrera eta epai hau jakinarazi arte jaso ez dituen soldatak, 93,26 euro eguneko.

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut, soldatak bermatzeko izan lezakeen erantzukizunari dagokionez.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean iragarriko dena. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0968.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.670968.12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko otsailaren 6an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301905