33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 398/2012 prozedura arrunta

Naiara Sola Erreak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Contratas y Servicios Grupo Humano, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 398/2012 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Naiara Sola Errea andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Contratas y Servicios Grupo Humano S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 6.896,82 euro (oker edo hutsik ezean) ordaintzera, gehi 6.174,64 eurok (oker edo hutsik ezean) sortutako %10eko berandutza-interesak.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0398.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0398.12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Contratas y Servicios y Grupo Humano, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko otsailaren 4an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301812