33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea

Andosillako Udalak, 2013ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea jabari eta erabilera publikoko ondasun higiezin honen kalifikazio juridikoaren aldaketa: 2,37 m², jabari publikoko bidea, hondar izaera duena, 204. lurzatiak Río Molinar kalean duen frontea hartzen duen biltegiaren alakak sortzen duena. Ondareko ondasunaren kalifikazioa izanen du, azalera hori jabe mugakideei besterentzeko.

Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea jendaurrean izatea, hilabetez, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epea haren kontrako inolako erreklamazio edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12 eta 130. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Andosillan, 2013ko otsailaren 1ean.-Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1301853