33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Gerardo Matango Pinsag eta José Manuel Yacelga Chiza alderdi izanik, eta haren gaineko epaia eman dela. Autoak eskuragai dituzte epaitegi honetan.

Eta Gerardo Matango Pinsagi eta José Manuel Yacelga Chizari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 5ean.-Idazkaria, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1301802