33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1254/2012 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, beharkizunak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Ediktua:

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.

Aránzazu Chocarro Ucarrek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Distribuidora Navarra de Pinturas S.L.k eskaturik, 1254/2012 hitzezko judizioaren gaineko prozedura (250.2) bideratzen ari da, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegi honetan, Appiah M. Giyeniren (Parkets Cheny) aurka (non den jakiterik ez dago). Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Distribuidora Navarra de Pinturas, S.L.k Appiah M. Giyeniren (Parkets Cheny) aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatu hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari zortziehun eta hogeita hamahiru euro eta berrogei zentimo (833,40 euro) ordaintzera, behar diren interesekin batera, betebeharren mugaegunetik. Horrekin batera, berariaz kondenatzen dut demandatua kostuak ordaintzera.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Aurkaratzeko bidea: Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtso arruntik jarri, hitzezko judizioan emateagatik eta diru kopuruak 3.000 euroko zenbatekoa ez gainditzeagatik.

Eta Appiah M. Giyeniri (Parkets Cheny) legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1301477