33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 602/2012 hipoteka-betearazpena

Silvia Iriarte Lecumberrik, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 602/2012 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2013ko martxoaren 22ko goizeko 10:50ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (Banestoko 3148-0000-06-0602-12 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta kargak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askiestea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek hogei eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2.-Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3.-Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. idatz-zatian aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua) eta tasazio balioaren %60tik gorakoa bada.

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

7. Betearazpenpeko alderdiei zuzenean jakinaraztea ezinezkoa gertatzen den kasurako, ediktu hau argitaratzen da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen den ondasuna:

Eskorta bat Mendabiako mugapean, San Felices kaleko 81 zenbakia duen etxearen beheko solairuan. Orubeko azalera 220,60 m²-koa da. Mugak: aurrean, helbideko kalea; atzean, geltokiko errepidea; eskuinean, kale bat; eta ezkerrean, San Felices kaleko 79 zenbakia duen etxea, Gregorio Alvarezena.

Jabetza: %25eko jabetza banaezina, ondasun pribatibo gisa, Juana María García Ortigosa andrearena; %25eko jabetza banaezina, ondasun pribatibo gisa, Fermín Jaurrieta Subirats jaunarena; eta %50eko jabetza banaezina, Larrinaga y Ugarte merkataritzako enpresarena. Hori guztia Victor Manuel de Luna Cubero notario jaunak 2006ko abenduaren 7an baimendutako eskrituraren bidez finkatu zen.

Katastroko inskripzioa: Mendabiako 6. poligonoko 1.817 lurzatia da, eta Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3.277. liburukia, 150. liburua, 52. orria, erregistroko 14.246. finka.

Betearaziko den hipotekak 2. inskripzioa sorrarazi zuen.

Balorazioa: 85.000 euro.

Lizarran, 2013ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Silvia Iriarte Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: J1301609