33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 595/2012 prozedura

Esparza Irigoyen, Amparok, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco Popular Español, S.A.k eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Excavaciones Gorraño, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 595/2012 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Hirikoa.-6. poligonoa, 903. lurzatia, 3. hiri unitatea. Zortzigarren zenbakia. Beheko solairua, merkataritzarako erabiltzen dena, Vianako eraikin batean, San Luis Gonzaga kaleko 24an, gaur egun 22an. Proiektuaren planoetan 1 zenbakiarekin identifikatu da. Berrogeita hamabost metro eta dezimetro bat karratuko azalera du.

Inskripzioa. Lizarrako 1. Jabetza Erregistroa, 2814. liburukia, 140. liburua, 144. orria, 6413. finka.

Enkantearen ondorioetarako, finka 50.000 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2013ko martxoaren 22an eginen da, 11:00etan, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

Enkantearen baldintzak.

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 1846 42 000 5001274 kontuan (3146 0000 06 0595 12 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Zordunei ezin bazaie enkatearen jakinarazpena beren bizitokian bertan egin, ediktu honek demandatuei enkantearen jakinarazpena egiteko balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Lizarran, 2013ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1301475