33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

612/2012 falta-judizioa. Ediktua

María Teresa Boveda González andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiko idazkari judizialak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 612/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

137/2012 epaia.

Agoitzen, 2012ko abenduaren 20an.

Aurrekariak.

Lehena.-Behar den salaketa aurkeztuta eta falta-judizioa prestatzeko beharrezkoenak diren eginbideak burututa, hura egiteko eguna jarri zen. Judizioa egin da, autoetan ageri diren asistentziarekin eta emaitzarekin. Bertan azaldutako uziak jasota gelditu dira soinuak eta irudiak grabatu eta erreproduzitzeko bideo-euskarrian.

Bigarrena.-Prozesu honen tramitazioan legez bidezkoak diren aginduak bete dira.

Egitate frogatuak.

Lehena.-2012ko martxoaren 29an, 15:50 aldera, Noaingo gasolina-zerbitzugunean, Ana Belén Ureña García andreak 30 euroren gasolina sartu zuen NA-8652-AU matrikuladun Opel Corsa ibilgailuan eta ordaindu gabe joan zen ihesean, zerbitzuguneko enplegatuei gidabaimena utzi bazien ere.

Zuzenbideko oinarriak.

Lehena.-Salatzailearen deklarazioan oinarritu eta frogatutzat jo diren egitateak, ibilgailuaren identifikazio zehatza, salatua beste azalpen sinesgarri bat emateko agertu ez izana eta hark utzitako gidabaimena, denak ere egozketa-froga nahikoak dira salatuari Zigor Kodearen 623.4 artikuluan zehazturiko maula-falta egin izana egozteko eta, hortaz, bidezkoa da hilabete batez eguneko 10 euro ordaintzeko zigorra ezartzea, ez baita salatuaren egoera ekonomikoa ezagutzen, nahiz eta ezin den ezta ere ondorioztatu pobrezian dagoenik, ibilgailu baten jabea izateaz gain erabili ere egiten duelako.

Bigarrena.-Zigor Kodearen I. liburuko V. tituluak (109.etik 122.era bitarteko artikuluak) arau-hauste penalak egitetik arruntean datorren erantzukizun zibila ezartzeko jarraitu beharreko irizpideak ezartzen ditu. Irizpide orokorra 109. artikuluan ezartzen da, bertan honako hau xedatzen baita: "Legeak delitu edo falta gisa azaldutako egitateak gauzatzeak behartzen du berak eragindako kalte-galerak konpontzera, legean ezarritakoaren arabera". Agindu hori oinarri hartuta, kasu honetan epaitu den legez kontrako egintzak ekarritako kalte-galerak dira ordaindu gabeko hornidurari dagozkion 30 euro horiek.

Hirugarrena.-Zigor Kodearen 123. artikuluak honela xedatzen du: "Legeak edozein delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duten guztiei prozesuko kostuak ezartzen dizkiela ulertzen da", horrenbestez, salatuari kostu horiek ordaintzeko zigorra ezarri behar zaio, epai honek haren erantzukizun penala deklaratu baitu.

Horrenbertzez,

Epaitza:

Ana Belén Ureña García kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan tipifikatuta dagoen maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, eguneko 10 euroko kuotarekin. Prozesuko kostuak ere ordaindu behar ditu eta zerbitzuguneari 30 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Kondenatuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, ohartaraziz ez dela irmoa eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, idatziz eta Prozedura Kriminalaren Legearen 795 eta 796. artikuluetan aurreikusitako moduan.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Gorbacho Simón, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua naizen honek. Fede ematen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Ana Belen Ureña Garcíari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2013ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, María Teresa Boveda González.

Iragarkiaren kodea: J1301267