33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Fitxategi pertsonalak

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da osoko bilkuraren erabaki bat edo xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53 eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren/erabakiaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak udalerriei ematen dizkien eskumenak erabiliz, eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezartzen dena konplitu beharrez, honakoa erabaki da:

Lehenbizikoa.-Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren fitxategiak dira erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.-Erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.-Erabaki honen eranskinetako fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Laugarrena.-15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.-Udalaren erabaki honek Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Orisoainen, 2013eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Kudeaketa eta administrazioa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: kudeaketa eta administrazioa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: entitatearen administrazio kudeaketa eta kontabilitatearena egin ahal izatea. (Ogasuna eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: herritarrak eta bizilagunak (herritarrak eta bizilagunak, hornitzaileak, jabeak edo errentariak).

b.2) Etorkia:

Titularra bera (edo haren legezko ordezkaria).

Biltzeko prozedura: inprimakiak, inkestak eta datuen transmisio elektronikoa.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak)

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuari (bada baimentzen dituen araua: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa, eta 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Nafarroako Comptos Ganberari (bada baimentzen dituen araua: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna. San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Langileak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: langileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: entitatearentzat lan egiten duten pertsonen kudeaketa eta kontrola: nominen kudeaketa, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, lan egutegiaren kudeaketa etab.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: enplegatuak.

b.2) Etorkia:

interesduna bera.

Biltzeko prozedura: inkestak eta inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitate zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - nazionalitatea).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua).

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak - langilearen historiala).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuari (Ogasun Publikoa) (bada baimentzen dituen araua: 22/1998 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, PFEZari buruzkoa).

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (bada baimentzen dituen araua: 1/1994 ELD, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzkoa).

Laneko Ikuskaritzari (bada baimentzen dituen araua: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa).

INEri (bada baimentzen dituen araua: 1/1995 ELD, martxoaren 24koa, Langileen Estatutuari buruzkoa).

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (bada baimentzen dituen araua: 42/1994 Legea, abenduaren 30ekoa, Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzkoa).

Sindikatuei (bada baimentzen dituen araua: 11/1985 Legea, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Agendak eta harremanak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: agendak eta harremanak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: komunikazioa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: harremanetarako pertsonak (herritarrak eta bizilagunak, harremanetarako pertsonak).

b.2) Etorkia:

interesduna bera edo haren legezko ordezkaria; jendearen eskura dauden iturriak. Telekomunikazio zerbitzuen gidak.

Biltzeko prozedura: datuen transmisio elektronikoa, inkestak eta inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - familiaren datuak - sorteguna - sorlekua - adina - nazionalitatea).

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagatze edo aditzera ematerik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Administrazio espedienteak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: administrazio espedienteak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: entitateak kudeatzen dituen espedienteak kudeatu eta tramitatzea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: entitatearekin harreman administratiboa duten pertsonak (enplegatuak, herritarrak eta bizilagunak, zergadunak eta ordaintzera behartuak, hornitzaileak, jabeak edo errentariak, harremanetako pertsonak, eskatzaileak, onuradunak).

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria

Biltzeko prozedura: inprimakiak

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Egiten diren arau-hausteei buruzko datuak: administrazio arau-hausteak (haren trataera baimentzen duen araua: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilaren gaineko datuak - familiaren datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea -ama hizkuntza).

Inguruabar sozialen datuak (bizitegiaren eta etxebizitzaren ezaugarriak - jabetzak, ondasunak - afizioak eta bizimoduak - klub eta elkarteetako kidetzak - lizentziak, baimenak)

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - ikaslearen historiala).

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak).

Merkataritza arloko datuak (jarduerak eta negozioak - merkataritzako lizentziak - arte, literatura, zientzia edo teknika arloetan sortutako lanak)

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (diru-sarrerak, errentak - inbertsioak, ondareko ondasunak - bankuetako datuak - zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak - aseguruak - sorospenak, irabaziak).

Transakzioen gaineko datuak (ukituak emandako ondasun eta zerbitzuak - ukituak jasotako ondasun eta zerbitzuak - finantza transakzioak - konpentsazioak/kalte-ordainak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G)

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G)

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Sarrera-irteeren erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: sarrera-irteeren erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: entitatearen agirien sarrera-irteerak erregistratu eta kudeatzea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: entitatearekin harreman administratiboa duten pertsonak (herritarrak eta bizilagunak, zergadunak eta ordaintzera behartuak, hornitzaileak, jabeak edo errentariak, legezko ordezkariak, harremanetarako pertsonak).

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: dokumentuak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (sarrera eta/edo irteeraren gaia).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G).

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Q7100126G)

San Pelayo plaza, zk.g., PK 31395 Orisoain (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1301759