33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. 2912/2012 Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 2912/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2012ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa). Lanpostu horietarik bat lan araubidekoa da, lanaldi partzialeko kontratupean aritzeko.

Eva María Mier Mendiguchía andreak eta Camino Saragüeta Goñi andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 2912/2012 Ebazpenaren aurka, horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 17 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Errekurtsoak, zehazki, merezimenduak baloratzeko baremoaren arabera hizkuntzak jakiteagatik ezarritako puntuazioari dagozkio (deialdiaren II. eranskina). Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, berria ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1302101