33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Batzarrak 2013ko otsailaren 4an hala erabakita, behin betikoz onetsi dira 2013ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia 2012ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 26.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 581.108,83 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 80,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 607.388,83 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 536.698,83 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 69.590,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 200,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 900,00 euro.

Gastuak, guztira: 607.388,83 euro.

Erriberrin, 2013ko otsailaren 6an.-Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1301881