33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udal ordenantza, Hirigintzako jarduketen ondoriozko etxe-aldaketek ukituendako etxebizitzak erosteko diru-laguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2012ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza, Atarrabiako udalerrian hirigintzako jarduketen ondoriozko etxe-aldaketek ukituendako etxebizitzak erosteko diru-laguntzak ematea arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2013ko otsailaren 7an.-Alkatea, Pedro José Gastearena García.

Iragarkiaren kodea: L1301987