33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2013ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazioetan, eraikuntzaren gehieneko okupazioari dagokionez, Udal Planeko hiri lurzoruko 4 eremuan eta lurzoru urbanizagarriko AR-1 eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan -Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak emandako testu berrian- xedatua aplikatuz.

Valtierran, 2013ko otsailaren 6an.-Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1301935