33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2013 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako goi mailako prestakuntza zikloaren moduluetan, on line urrutiko modalitatean, Nafarroako Foru Komunitatean 2012-2013 ikasturtean onartzeko aparteko epe baterako deia egiten duena.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman on line urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abuztuaren 7an emandako 509/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean on line urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi, 2012/2013 ikasturterako.

Azkenik, inguruabar batzuk izan direla kontuan hartuta, bidezkoa da Haur Hezkuntzako goi mailako prestakuntza zikloaren moduluetan onartzeko aparteko epe baterako deia egitea.

Horrenbestez, Haur Hezkuntzako goi mailako prestakuntza zikloaren moduluetan, on line urrutiko modalitatean, Nafarroako Foru Komunitatean 2012-2013 ikasturtean onartzeko aparteko epe baterako deialdiari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena ikusita, ebazpen hau ematen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Haur Hezkuntzako goi mailako prestakuntza zikloaren moduluetan, on line urrutiko modalitatean, 2012-2013 ikasturtean onartzeko aparteko epe baterako deia egitea, Iruñeko "Adaptación Social" BHIan Haur Hezkuntzako goi mailako teknikaria titulua lortzeko. Moduluak I. eranskinean ageri daude.

2. Aurreko atalean aipatu moduluak, on line urrutiko modalitatean, eginen dituzten ikasleak aparteko epe batean onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onestea, ebazpen honen I. eranskinean zehazten direnak, hain zuzen ere.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta ukitutako ikastetxera.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko otsailaren 1ean.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako prestakuntza zikloaren moduluak, on line urrutiko modalitatean, eginen dituzten ikasleak aparteko epe batean onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

1. Aparteko epea.

Erabaki da Nafarroako hezkuntza sisteman on line urrutiko modalitatean 2012-2013 ikasturtean emanen den Lanbide Heziketaren eskaintzarako (abuztuaren 7ko 509/2012 Ebazpenaren bidez egina) aparteko epe bat irekitzea, Haur Hezkuntzako goi mailako prestakuntza zikloaren ondoko moduluetan, Iruñeko "Adaptación Social" BHIan, onartzeko:

-Lantokietako prestakuntza.

-Haurrei laguntzeko proiektua.

2. Betebeharrak.

On line urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketaren eskaintzaren moduluetan, aurreko oinarrian aipatu direnetan, aparteko epe honetan inskriba daitezke jarraian zehazten diren betebehar guztiak betetzen dituztenak:

a) Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako prestakuntza zikloan, on line urrutiko modalitatean, matrikulatuta egotea ikasturte honetan.

b) Aipatu prestakuntza zikloaren gainerako moduluak ikasturte honetan gainditu izana edo gainditzeko moduan egotea.

c) Haur-eskola batean haur-hezitzaile lanetan, gutxienez urtebetez eta lanaldi osoan, egon direla frogatzea.

3. Inskripzio epea.

Ebazpen honetan ezartzen den aparteko inskripzio-epea 2013ko otsailaren 14tik 2013ko otsailaren 15era artekoa izanen da, biak barne.

4. Eskabideen aurkezpena.

Eskatzaile bakoitzak prestakuntza zikloa eskaintzen duen ikastetxeko administrazio-bulegoetan aurkeztu beharko du eskabidea, behar bezala beteta. Eskabidea 2. eranskinean ezarritako ereduari lotuko zaio.

5. Onarpena.

1. Aurreko oinarrian adierazitako hiru betebeharrak betetzen dituztela frogatzen dutenak onartuko dira ebazpen honen xedeko aparteko epean, eskatutako moduluak egin ditzaten.

2. Onartuen behin-behineko zerrenda otsailaren 18an argitaratuko du ikastetxeak. Erreklamazioak egiteko hiru egun balioduneko epea irekiko da, behin behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita. Onartuen behin betiko zerrenda 2013ko otsailaren 22an argitaratuko du ikastetxeak.

6. Lan esperientzia frogatzea.

Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

b) Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duten lan horretan.

7. Matrikulazioa.

1. Matrikula egiteko epea 2013ko otsailaren 25ean hasi eta otsailaren 27an bukatuko da. Interesdunek agiri nazionalaren, pasaportearen edo atzerritarraren identifikazio txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

2. Aipatu dokumentazioaz gain, ikastetxeek zilegi izanen dute bidezkoa den dokumentazio osagarria eskatzea.

3. Ezarritako epean matrikula egiten ez badu, interesdunak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

4. Matrikulak bi deialdi arruntetarako eskubidea emanen du: lehena ekainean izanen da eta bigarrena, berriz, irakasle-taldeak aukeratuko du, 2013ko ekainean edo irailean.

5. Modalitate honetako matrikula bateraezina da beste hauekin:

a) 2012-2013 ikasturtean Lanbide Heziketako irakaskuntzetan modalitate orokor osoan matrikulatzearekin, Lanbide Heziketako ikastetxe berean nahiz beste batzuetan.

b) 2012-2013 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin, eskaintzaren edozein modalitatetan.

c) 2012-2013 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin, lanbide heziketako tituluak lortzeko probetan.

Nafarroan lanbide heziketako irakaskuntzetan, on line urrutiko modalitatean eta, aldi berean, lehen aipatu a), b) eta c) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluko matrikula.

8. Prestakuntzaren antolamendua.

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 19ko 122/2012 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarri bezala, on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolaketan zati presentzial bat izaten ahalko da, modulu bakoitzeko urteko orduen %33koa gehienez ere, oro har, bertaratzera behartuko duena. Ordu horiek ikastetxeak zehaztuko ditu aparteko epe honen xedeko moduluetarako.

9. Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeko iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek igorri eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

2. eranskina

LANBIDE HEZIKETA ON LINE URRUTIKO MODALITATEAN

2012-2013 ikasturtea - Aparteko epean inskribatzeko eskabidea

Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa - "Gizarte Egokitzapena" BHI (Iruña)

Eskaeraren data: .....................................

Sarrera data: ............................................

IKASLEAREN DATUAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NANa/AIT/Pasaportea:

Jaioteguna:

[ ] Gizonezkoa [ ] Emakumezkoa

Jaiolekua: (herria, probintzia, herrialdea)

Helbidea: Kalea/Plaza: Zk.: Etxebizitza:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

1. telefonoa: (finkoa)

2. telefonoa: (mugikorra)

Helbide elektronikoa:

Erantsi beharreko dokumentazioa:

[ ] NANaren, AITaren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

[ ] Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua (lan bizitzaren txostena) edo lan mutualitatearena, eta

[ ] Enpresaren ziurtagiria (iraupena eta jarduera adierazita).

MODULU ESKAERA 2012-2013 IKASTURTERAKO

ESKAINITAKO MODULUAK:

Zenbatsu ordu astean:

[ ] Lantokietako prestakuntza

-

[ ] Haurrei laguntzeko proiektua

6

Behean sinatzen duenak adierazten du eskaera formalizatzeko unean ...... ordu dituela astean ikasketa hauetarako.

Ikastetxeko zigilua

.........(e)n, 2013ko ......aren ....(e)an

Interesdunaren sinadura

Bildutako datuak tresna informatikoen bitartez landuko dira behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F1301876