33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduerarako lizentzia.
Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Naparfil, S.L. Jarduera: metalezkoak tolesteko eta ebakitzeko tailerra. Tokia: Zaragozako errepidea, 10 (31. poligonoa, 311. lurzatia, 2. azpieremua, 2. unitatea).

Tafallan, 2013ko otsailaren 1ean.-Jarduneko alkatea, Francisco María Irizar Jaúregui.

Iragarkiaren kodea: L1302000