33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I. XXIII unitateko ZN-1 sektoreko Plan Partziala (Luis Amigó ikastetxea), Esther Irisarrik sustatua kaputxino hirugarrendarren erlijio komunitatearen ordezkari gisa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-FEB-13 (7/CU).

"U.I. XXIII unitateko ZN-1 sektoreko Plan Partziala (Luis Amigó ikastetxea), Esther Irisarrik sustatua kaputxino hirugarrendarren erlijio komunitatearen ordezkari gisa, hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2012-11-20koa) jendaurreko aldia iragan denez inork horren gaineko alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I. XXIII unitateko ZN-1 sektoreko Plan Partziala (Luis Amigó ikastetxea), Esther Irisarrik sustatua kaputxino hirugarrendarren erlijio komunitatearen ordezkari gisa.

2. Igor bitez erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, eta orobat Iruñerriko Mankomunitatera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1302109