33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORIKAIN

Herrilurretako larreen ordenantza. Hasierako onespena

Orikaingo Kontzejuak, 2013ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako larreen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orikainen, 2013ko urtarrilaren azaroaren 9an.-Orikaingo Kontzejuko burua, Javier Jorge Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1301950