33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Fitxategi pertsonalak

Olorizko Udalak, 2012ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Olorizko Udalaren datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da osoko bilkuraren xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53 eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleituriko eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Olorizko Udaleko fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.

Bigarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen II. eranskineko fitxategiak kendu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.3 artikulua bete beharrez.

Laugarrena.-Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Bosgarrena.-15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Seigarrena.-Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Oloritzen, 2013ko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Raúl León Goñi.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Udal enplegatuak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: udal enplegatuak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalean lan egiten duten pertsonen kudeaketa eta kontrola: nominen kudeaketa, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, lan egutegiaren kudeaketa etab.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: udal enplegatuak.

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: inkestak eta inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitate zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - nazionalitatea).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua)

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak - langilearen historiala)

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuari (Ogasun Publikoa) (bada baimentzen dituen araua: 22/1998 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, PFEZari buruzkoa).

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (bada baimentzen dituen araua: 1/1994 ELD, ekainaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzkoa).

Laneko Ikuskaritzari (bada baimentzen dituen araua: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa)

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (bada baimentzen dituen araua: 42/1994 Legea, abenduaren 30ekoa, Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzkoa)

Enplegurako Institutu Nazionalari (INE) (bada baimentzen dituen araua: 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa, Langileen Estatutua.

Sindikatuei (bada baimentzen dituen araua: 11/1985 Legea, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa)

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Katastroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: katastroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: katastroko mantentze lanak eta katastroko ziurtagiriak egitea, baita landalurraren eta hirilurraren gaineko zergak sortzea ere.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: katastroko ondasunen titularrak.

b.2) Etorkia:

interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: jabetzaren frogagiriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Inguruabar sozialei buruzko datuak (jabetzak, ondasunak)

Merkataritzako informazioaren gaineko datuak (jarduerak eta negozioak)

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

Transakzioen gaineko datuak (ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunari (bada baimentzen dituen araua: 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa).

Nafarroako Gobernuko Gizarte Segurantzako Departamentuari (bada baimentzen dituen araua: 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa, 24/2001 Legea, abenduaren 27koa, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Zergen kudeaketa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: zergen kudeaketa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren zerga eta tasa guztien kudeaketa eta bilketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: zergadunak eta ordaintzera behartuak.

b.2) Etorkia:

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta datu-orriak

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Inguruabar sozialei buruzko datuak (jabetzak, ondasunak).

Merkataritzako informazioaren gaineko datuak (jarduerak eta negozioak - merkataritzako lizentziak).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

Transakzioen gaineko datuak (ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuari (bada baimentzen dituen araua: 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa)

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Udal lizentziak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: udal lizentziak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: obra, jarduera eta hirigintzako lizentzia eta baimen eskaeren eta kontzesioen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: eskatzaileak

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta datu-orriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Merkataritza arloko datuak (merkataritzako lizentziak).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuari (bada baimentzen dituen araua: 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa).

35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Biztanleen udal errolda

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Biztanleen udal errolda.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: herritarrak eta bizilagunak.

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria; erregistro publikoak; administrazio publikoak.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta datu-orriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, egoitza txartela/pasaportea.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (sorteguna - sorlekua - nazionalitatea).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Udalei (bada baimentzen dituen araua: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

Beste administrazio publiko batzuk (bada baimentzen dituen araua: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

Estatistikaren Institutu Nazionalari (bada baimentzen dituen araua: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Administrazio espedienteak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: administrazio espedienteak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: espedienteen kudeaketa eta jarraipena, Udalaren eskumenen esparruan, administrazio prozeduren arabera.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: herritarrak eta bizilagunak, zergadunak eta ordaintzera behartua, legezko ordezkariak, eskatzaileak, onuradunak.

b.2) Etorkia:

Ukitua edo haren legezko ordezkaria, beste pertsona fisiko batzuk, administrazio publikoa.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta datu-orriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Egiten diren arau-hausteei buruzko datuak: administrazio arau-hausteak (haren trataera baimentzen duen araua: 7/1995 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilaren gaineko datuak - familiaren datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea - ama hizkuntza).

Inguruabar sozialen datuak (bizitegiaren eta etxebizitzaren ezaugarriak - jabetzak, ondasunak - klub eta elkarteetako kidetzak - lizentziak, baimenak).

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - ikaslearen historiala).

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak).

Merkataritza arloko datuak (jarduerak eta negozioak - merkataritzako lizentziak - arte, literatura, zientzia edo teknika arloetan sortutako lanak)

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (diru-sarrerak, errentak - inbertsioak, ondareko ondasunak - bankuetako datuak - zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak - aseguruak - sorospenak, irabaziak).

Transakzioen gaineko datuak (ukituak emandako ondasun eta zerbitzuak - ukituak jasotako ondasun eta zerbitzuak - finantza transakzioak - konpentsazioak / kalte-ordainak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Sarrera-irteeren erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: sarrera-irteeren erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: entitatearen agirien sarrera-irteerak erregistratu eta kudeatzea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: entitatearekin harreman administratiboa duten pertsonak (herritarrak eta bizilagunak, zergadunak eta ordaintzera behartuak, hornitzaileak, jabeak edo errentariak, legezko ordezkariak, harremanetarako pertsonak).

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: agiriak eta inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, sinadura/hatz-marka.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (sarrera eta/edo irteeraren gaia).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitate arlokoa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitate arlokoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: kudeaketa ekonomikoa eta finantza arlokoa, aurrekontuen kontabilitatea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: herritarrak eta bizilagunak, zergadunak eta ordaintzera behartuak, hornitzaileak, jabeak edo errentariak).

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: inprimakiak, inkestak eta datuen transmisio elektronikoa.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak).

Merkataritzako informazioaren gaineko datuak (jarduerak eta negozioak - merkataritzako lizentziak).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

Transakzioen gaineko datuak (ukituak emandako ondasun eta zerbitzuak - ukituak jasotako ondasun eta zerbitzuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Comptos Ganberari (bada baimentzen dituen araua: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Nafarroako Gobernuari (bada baimentzen dituen araua: 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa, eta 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: Herrilurren aprobetxamendua

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: herrilurren aprobetxamendua.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: udal mugapeko herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak esleitu, mantendu eta horien diru-bilketa egitea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: Udalari zuzendurik aprobetxamendu eskaera egiten duten lagun guztiak.

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta ziurtagiriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (familiaren datuak).

Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (diru-sarrerak, errentak - bankuko datuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Hilerria

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hilerria.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: hilerriaren kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: hilobien titularrak eta ehortziak.

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: elkarrizketa edo inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (nitxoaren zenbakia; heriotzaren data eta tokia)

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H)

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Agendak eta harremanak

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: agendak eta harremanak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: komunikazioa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: herritarrak eta bizilagunak; harremanetarako pertsonak.

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria; jendeak eskura dituen iturriak; telekomunikazioen zerbitzuen gida.

Biltzeko prozedura: datuen transmisio elektronikoa, inkestak eta inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - familiaren datuak - sorteguna - sorlekua - adina - nazionalitatea).

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa / eskala - kategoria / gradua - lanpostuak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Bikote egonkorren erregistroa

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: bikote egonkorren erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bikote egonkor gisa beren batasuna jasoarazten duten pertsonen datu pertsonalak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat, zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

b.1) Multzoa: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, udalerrian erregistratuak daudenak eta bertan helbidea dutenak. (herritarrak eta bizilagunak).

b.2) Etorkia:

Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

Biltzeko prozedura: inprimakiak eta agiriak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilaren gaineko datuak - elkarbizitzaren data eta izen ematearen data).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Olorizko Udala (P3119200H).

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Olorizko udaletxea.

Mayor plaza, 1, PK 31396 Oloritz (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

II. ERANSKINA

Kentzen diren fitxategiak

Organo arduraduna: Olorizko Udala.

a) Fitxategiaren identifikazioa: interesdunak (inskripzio kodea: 2040280097).

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: Agentzian inskribatutako fitxategi berriak.

Arrazoiak: fitxategi berriak sortzea.

Organo arduraduna: Olorizko Udala

a) Fitxategiaren identifikazioa: pertsonak (inskripzio kodea: 2040280096).

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: Agentzian inskribatutako fitxategi berriak.

Arrazoiak: fitxategi berriak sortzea.

Organo arduraduna: Olorizko Udala

a) Fitxategiaren identifikazioa: katastroa (inskripizio kodea: 2040280095).

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: Agentzian inskribatutako fitxategi berriak.

Arrazoiak: fitxategi berriak sortzea.

Organo arduraduna: Olorizko Udala.

a) Fitxategiaren identifikazioa: JEZ (inskripizio kodea: 2040280099).

b) Datuekin zer eginen den edo, hala denean, horiek suntsitzeko hartuko diren neurriak: Agentzian inskribatutako fitxategi berriak.

Arrazoiak: fitxategi berriak sortzea.

Iragarkiaren kodea: L1301760