33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Oihan enkantea (PEFC ziurtagiria duen zura), 2011ko Planari dagokiona

Olaztiko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkantera atera du, plegu itxiko prozeduraren bidez, oihan aprobetxamendu baten besterentzea. Pagoz, haritzez eta haltzez osatutako lote bakarra da, eta Aprobetxamenduen eta hobekuntzen 2011rako planari dagokio. Olaztiko paraje hauetan daude zuhaitzak: Zapardegia, Sasokolohi, Txerrimendiko zulo, Auntzetxeberri, Iruzeta eta Sietekorrale, Altzaniako eta Basabeko hermendian (Nafarroako onura publikoko mendien katalogoko 588. zenbakia). Hona hemen deskribapena:

Lote bakarra: 4.336 pago, haritz eta haltzez osatuta dago, 278 m³ zur, 12.610 euroan baloratuak, eta 5.458 m³ egur, 81.865 euroan baloratuak. Horretatik 94.475 euroko kopurua ateratzen da. Hona hemen:

LOTEA

BAKARRA
(35, 51, 57, 58, 59, 60, 62, 72, 74 eta 75. herrilurrak)

GUZTIRA

Zuhaitz mota

Pagoa, haritz kandugabea, haltza

Askotarikoak

Oin kopurua

4.336

Zur bolumena (m³)

268 pago eta 10 haritz

278

Egur bolumena (m³)

Pagoa, haritza eta haltza

5.458

Bolumena, guztira

5.736

Zuraren balorazioa

12.060 euro pagoek eta 550 euro haritzek

12.610

Egurraren balorazioa

Pagoa, haritza eta haltza

81.865

Balorazioa, guztira

94.475

Baldintza tekniko eta administratiboen agiriak interesdunen eskura daude Olaztiko Udalaren Idazkaritzan, García Ximénez plazako 1ean, PK 31809. Tf. 948 56 24 46. Faxa 948 56 25 29. web olazti@olazti.com.

Proposamenak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 8ko, ostirala, 14:00ak artekoa izanen da. Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, norbera bertaratuz edo legezko bideak erabiliz.

Eskaintzak jendaurrean irekiko dira egun berean, 14:30ean, Udalaren osoko bilkuretarako aretoan.

Lizitatzaile interesdunek aurkeztu beharrekoak: lizitatzailearen identifikazioa eta hasierako prezioaren %2 behin-behineko fidantza gisa (guztira 1.889,50 euro) ordaindu izanaren frogagiria, administrazio baldintzen agiriaren bigarren klausulan ezartzen den moduan.

Sesteorako epea 2013ko martxoaren 14ko, osteguna, 14:30 artekoa izanen da. Sesteoa izanez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen edukiari jarraikiz jokatuko da.

Olaztin, 2013ko urtarrilaren 31n.-Alkate udalburua, Gurutze Rodríguez Armendariz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................... Herria: ................. Helbidea: .............. Telefonoa: ........... NANa edo IFZ: ............... Bere izenean edo enpresa honen izenean: ...................... (bidezkoa dena), Enpresaren Sailkapen Agiriaren zenbakia: ............................., oihan aprobetxamendu baten salmentaren berri izan dut (4.336 pago, haritz eta haltz; 278 m³ zur eta 5.458 m³ egur), Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintza teknikoen agiriarekin eta Olaztiko Udalak onetsitako baldintza ekonomiko-administratiboen agiriarekin bat, ezagutzen baititut eta osorik onartzen,

Olaztiko oihan aprobetxamenduagatik zenbateko hau eskaintzen dut: (letraz) ............................... euro (zenbakiz) ............ euro, BEZa kanpo, eta %12 gehituta, guztira ................. euro dira.

.........(e)n, 2013ko ......aren ....(e)an.
(sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1301799