33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana, Noain Elortzibarko hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1298. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko otsailaren 6an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Noaingo hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1298. lurzatian, Noaingo La Lostra etorbideko 47an baitago, Francisco Javier Barrena Mendiorozek sustaturik.

2. Erabaki hau igortzea sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuari, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Noain Elortzibarren, 2013ko otsailaren 7an.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1301989