33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

"Vicente Fontán" Udalaren Musika Patronatua erakunde autonomoaren 2012ko aurrekontu orokorreko 1/2012 aldaketa. Hasierako onespena

Martzillako Udalaren "Vicente Fontán" Musika Patronatua erakunde autonomoaren batzarrak, 2012ko abenduaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Patronatuaren 2012ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 1/2012 espedientea, hain zuzen ere, kredituak sortzen dituena, kreditu transferentziaren bidez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Martzillan, 2013ko urtarrilaren 31n.-Burua, Juan Carlos Pejenaute Albo.

Iragarkiaren kodea: L1301858