33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan 2/2012 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2012 aldaketa. Gastuen aurrekontua

1.-Kreditu gehikuntza: 1.0.9. Lotespen burtsa: 1.011.31001 kontu-saila. Maileguaren amortizazioa (Vasconia mailegua): 13.852,36 euro. Gastu igoera, guztira: +659,64 euro. Honen kargura finantzatua: 1.0.3. Lotespen burtsa: 1433.22010. Vasconia maileguaren korrituak: 5.692,12 euro (6.351,76 - 659,64 = 5.692,12 euro).

2.-Kreditu gehikuntza: 1.4.1. Lotespen burtsa: 1.432.13101 kontu-saila. Kontratudun langileen ordainsariak. 10.864,69 euro. Gastuetako kontu-sailaren igoera, guztira: 2.864,69 euro. Honen kargura finantzatua: Kontu-sail berria diru-sarreretako aurrekontuan; 1.77001, Aizpea Sozietatearen ekarpena, 5.976,62 euro.

3.-Kreditu gehikuntza: 1.6.2. Lotespen burtsa: 1.611.22064 kontu-saila. Bankuen komisioak: 1.916,66 euro. 1.611.22608 kontu-saila. Kudeaketa gastuak, gainbalioen kobrantzak: 2.651,82 euro. 1.613.22703 kontu-saila. Katastroaren mantentze-lanak: 2.928,58 euro. Kontu-sailetan goititua, guztira: 2.197,06 euro. Honen kargura finantzatua: 1.1.2. Lotespen burtsa: 1.121.212 kontu-saila. Higiezinak zaindu eta konpontzea: 166,19 euro (1.200 - 166,19 = 1033.81 euro). 1.121.222 kontu-saila. Telefonoak, posta: 3.306,95 euro (3.600 - 3.306,95 = 293,05 euro). 1.121.22601 kontu-saila. Protokoloko arretak: 100 euro (500 - 100 = 400 euro). 1.121 22602 kontu-saila. Prentsako iragarkiak: 129,80 euro (500 - 129,80 = 370,20 euro). 1.121.22701 kontu-saila. Langileen joan-etorriak: 100 euro (200 - 100 = 100 euro).

4.-Kreditu gehikuntza: 1.5.4. Lotespen burtsa: 1.581.462 kontu-saila. Man. herrien derrama. Ehiza barrutiaren errentamendua: 28.085,18 euro. Gastuetako kontu-sailaren igoera, guztira: 711,71 euro. Honen kargura finantzatua: Diru-sarreren kontusaila: 1569. Ehiza barrutiaren errentamendua: 30.893,80 euro (Diru-sarreretako kontu-saileko igoera: 782,88 euro).

Mañerun, 2013ko otsailaren 6an.-Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1301943