33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Akats zuzenketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespenaren iragarkian

Akats bat atzeman da Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespenaren iragarkian, 2013ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, argitaratuan. Hori horrela, honen bidez berriro ematen da argitara, eta jendaurrean egoteko beste epe bat irekitzen.

Leozko Udalak, 2013ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2013ko otsailaren 8an.-Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1302067