33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Larragako Udala. Jarduera: garbigunea.

Jarduera udal instalazio bat edukitzea da modu egokian hornitua, etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk hartzeko, gaika bereizteko eta aldi batez biltzeko.

Tokia: Larragako katastroko 1. poligonoko 632. lurzatia.

Larragan, 2013ko otsailaren 6an.-Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1301910