33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Larragako 2. poligonoko 319. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2013ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Fernando Hipólito Ojedak eta Félix Hipólito Ojedak aurkeztutako xehetasun azterlana, Larragako 2. poligonoko katastroko 319. lurzatian, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

Larragan, 2012ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1301896