33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun azterlana, Larragako katastroko 3. poligonoko 122. lurzatian. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Javier Suescun Pérezek aurkezturiko xehetasun azterlana, UA-12-B-6 jarduketa unitatekoa (Larragako La Cruz kaleko 7a, 3. poligonoko 122. lurzatia), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuaren arabera jokatzeko.

Era berean, araudia argitaratzen da:

-Azalera, guztira: 8.263 m.

-12-B.6 unitatea: 1.017 m.

-Jabetza: pribatua.

-Mugaketa: kudeaketa planoan adierazitako lurzoruek osatzen dute.

-Hirigintzako helburuak: Larragako herrigunearekin muga egiten duen eremua hartzen du, Leringo errepidearen aldean eta UA-12A unitatearen ondoan, eta helburua da bi hiri eremuak lotzea eta familia bakarreko etxebizitzak eraiki ahal izatea, Larragako alde hori guztia "bukatuta" utzita. Mugapenean sartutako lurzatiek hiri lurzoru finkatuaren ezaugarriak dituzte, hirigintzako zerbitzu guztiak ezarrita dituen hiri kalean batean bermatzen baita.

-Sailkapena: Hiri lurzoru finkatua.

-Kalifikazioa: bizitegietarako.

-Onartutako jarduketa motak: urbanizazioa eta eraikuntza berriak.

Larragan, 2012ko azaroaren 6an.-Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1301886