33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko kontu-sail eta burtsa hauen kreditu gehikuntzak, diruzaintzako gerakinaren kontura:

1.-Lotespen burtsa: 1.1.2 21.000,00 euro.

2.-1.220.224 kontu-saila: 9.600,00 euro.

3.-1.121.466 kontu-saila: 60.000,00 euro.

4.-1.511.60129 kontu-saila: 48.100,00 euro.

5.-1.951.76600 kontu-saila: 39.400,00 euro.

Diruzaintzako gerakinaren kontura, guztira: 178.100,00 euro.

Kreditu-gehikuntzak, 1.322.480 "Enpleguari laguntza emateko programak" kontu-sailaren kargura:

6.-1.314.160010 kontu-saila: 13.400,00 euro.

7.-1.121.1401 kontu-saila: 6.800,00 euro.

8.-1.440.1401 kontu-saila: 32.600,00 euro.

9.-1.121.22105 kontu-saila: 950,00 euro.

10.-1.440.218 kontu-saila: 900,00 euro.

1.322.480 kontu-sailaren kontura, guztira: 54.650,00 euro.

Getze Galarren, 2013ko otsailaren 8an.-Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1301969