33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2013ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana Udal Planak finkatutako hirigintzako bolumena berrantolatzeko, soilik Faltzesko 2. poligonoko 14. eta 15. lurzatiei dagokienez, bi horiek Salvador etorbideko 75an eta 73an baitaude, hurrenez hurren. Lurzatiak Francisco Belzuz Zufíarenak dira eta sustatzailea José María Pueyo Belzuz izan da, haren izenean. Xehetasun azterlana Miguel Ayape Bariain eta Andrés Martínez Tejada arkitektoek egin zuten 2012ko urrian.

Faltzesen, 2013ko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1302001