33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena (2013/30 Ebazpena)

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2013ko otsailaren 11tik 17ra arte, bi egunak barne, herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2013ko otsailaren 11tik 17ra, bi egunak barne, Etxarri Aranaztik kanpo nagoen egunetan, Eneka Maiz Ulaiar zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Eneka Maiz Ulaiarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2013ko otsailaren 7an.-Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1301985