33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak 2012ko abenduaren 19an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoa (lan araubideko irakasle eta ikertzaileak) entitatearen hitzarmen kolektiboko aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Akordio horren testuan akatsa badela oharturik (2013ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa), behar den zuzenketa egiten da:

Akordio horren sinatzaileen artean ELA sindikatua agertu zen, baina aurkeztu eta erregistratutako jatorrizko testua ikusita, egiaztatu da sindikatu horrek ez zuela akordioa sinatu.

Iruñean, 2013ko otsailaren 4an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1301785