33. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Sustapeneko kontseilariak, urtarrilaren 10eko 3E/2012 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Corellako Udal Planeko aldaketaren espedientea, 2. poligonoko 1228, 1375 eta 1386. lurzatien gainekoa, Ana Gil Catalánek sustatua; haren helburua da lurzati horiei Udal Planean ematen zaizkien azalerak zuzentzea, tokian bertan egiaztaturiko errealitate fisikoari egokitzearren.

Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizaezineko azaleren datuei eragiten dien aldaketa hori egin ondoren, ondoko taulan agertzen dira udal araudian hasiera batean jasotako azalerak (egungo egoera) eta aldaketaren ondorioz finkatu direnak (egoera aldatua):

EGUNGO EGOERA

EGOERA ALDATUA

Hiri lurzorua

L. Urbanizaez.

Hiri lurzorua

L. Urbanizaez.

1375. LURZATIA

78,71

0,00

78.71

0,00

1376. LURZATIA

561,00

0,00

561.00

0,00

1228. LURZATIA

0,00

326,00

67.39

258,61

RIO CAÑETE

0,00

243,05

0,00

243,05

GUZTIRA

639,71

326,00

707,10

258,61

Diferentzia

+67.39

-67.39

Udal Planean ezarritako araudian aldaketa eragiten duten alderdiak deskribatuko dira jarraian:

"Aldatu beharreko hirigintza araudia:

Gaur egun, aipatutako lurzatietan honako determinazio hauek aplikatu behar dira:

-Hiri lurzoruaren gainekoak, aplikatu beharrekoak direla Hirigintza Araudi Orokorraren 26. artikulua eta ondokoak, eremu finkatuei buruzkoak (1375. eta 1376. lurzatiak).

-Aprobetxamendu finkatua, 27.5 artikulua.

Orobat aplikatzekoak dira Hirigintzako Araudi Partikularreko 2. artikuluan ezarritako determinazio partikularrak eta araudi horretako arau xehakatuetako 00 artikulua, besteak beste hau ezartzen dutenak:

-AC1 eremu finkatuko zabalgune estentsiboaren identifikazioa eta deskribapena, non sartzen baitira 1375. eta 1376. lurzatiak.

-Hiri lurzoruan handitu beharreko azalera: 67,39 m².

1375. lurzatian ezin izanen da eraiki, harik eta haren azalera handitu eta gutxieneko lurzatirako egungo araudiak ezartzen dituen 200 m²-etara iritsi arte.

-Lurzoru urbanizaezinaren gainekoak, Hirigintzako Araudi Orokorraren 54. artikuluari eta ondokoei jarraikiz (1228. lurzatia).

-Hiri lurzoruan gutxitu beharreko azalera: 67,39 m²."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2013ko otsailaren 6an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1301884